XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Horretarako edoskitze artifiziala planteatu aurretik zenbait puntu markatu behar ditugu: a) Mantenuzko eskakizunak.

b) Beti ere, erreferentzi puntu gisa ama-esnearen konposizioa eduki.

e) Behi-esneak ama-esnearekiko dituen desberdintasunak ez ahaztu.

d) Elikadurarekin zerikusia duten eginkizunen garapena, h. d. liseriketa, hortz-haginak, etab.

Gaur egun, herrialde industrializatuetan, edoskitze-mota bat edo beste erabili arren (ama-esnea edo esne artifiziala, alegia) hilkortasun-tasak antzekoak dira.

Hala ere, edoskitze arfifizialak ukaezinezko galera suposatzen du (ama-esneak dituen abantaila psikologiko, inmunologiko, higieniko eta mantenuzkoak, besteak beste).

Hori dela eta, edoskitze naturalera ari da bueltatzen gizarte eta herrialde guztietan.

AMA-ESNEA / BEHI-ESNEA. IKERKETA PAREKATUA Zenbat eta gehiago urrundu esne-formula bat ama-esnearengandik orduan eta ondorio kaltegarriak agertzeko posibilitate gehiago.

HASIERAKO ESNEA. Jaioberriari lehen unetik eman dakiokeena.

Normalean esne hauek 1 zenbakia daramate.

JARRAIPENEKO ESNEA, behin 2-3. hilabetetik aurrera umeari emateko egokia (amak behar adina bularrik ez duelako, edo bularrik eman nahi ez diolako). Esne hauek 2 zenbakia daramate.

ESNE EGOKITUAK, garai bateko esne humanizatuak edo maternizatuak deituen ordez sortuak.

Ama-esneak behi-esneak baino proteina gutxiago ditu (1,1 - 1,2 g / 100 ml, eta 3,5 g / 100 ml hurrenez hurren).

Bestalde albumina / kaseina erlazioa (60:40) askoz ere egokiagoa da behi-esnean baino (15:85, batezbeste).

Behi-esnean zenbait aminoazido falta dira, edo oso kopuru txikian aurkitzen dira (zistina, zisteina, triptofanoa, taurina), beste batzuek (tirosina, fenilalanina, adib.) behar baino maila altuagoa duten bitartean.

Gantzei dagokienez, ama-esneak 150 gantz-azido desberdin ditu, eta konplexutasun hau lortuko lukeen esne artifizial bat sortzea oso zaila da.

Ama-esneak behi-esneak baino dezente kolesterol gehiago dauka.